197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, hiri kontserbazioko mantentze-lanetako bederatzi arduradun lanpostu barne-igoera murriztuan oposizio bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen
behin betiko zerrendak

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2019ko irailaren 25ean:

Bat etorrita 2019ko maiatzaren 7ko Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren ebazpenaren bitartez onetsitako Hiri Kontserbazioko Mantentze-lanetako bederatzi Arduradun lanpostu barne-igoera murriztuan oposizio bidez betetzeko deialdiaren laugarren oinarriarekin –deialdiaren laburpena 2019ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 29koan, argitaratu zen–, honako hau

EBATZI DUT:

1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko honako zerrenda hauek onestea:

–Onartuak:

AYESA ITURBIDE JOSE

EZCURRA ILARREGUI JESUS MARIA

LAZCANO ROMERO EMILIO

MARTIN GOYENA JAVIER

SANTESTEBAN ECHETO MIKEL AINGERU

URTEAGA ESPINAL ANA

URTEAGA ESPINAL SOCORRO

ZABALZA DALLO RAMON

–Baztertuak: Inor ez.

2.–Epaimahaia honako hauek osatuko dutela xedatzea:

Epaimahaiburua: Gorka Lecumberri Lara, Iruñeko Udaleko Lorategietako zerbitzuko teknikaria.

Epaimahaiburu ordezkoa: Oscar Esquíroz Noble, Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko Alorreko zuzendaria.

Epaimahaikidea: Xabier Querejeta Arrazola, Iruñeko Udaleko Lorategietako zerbitzuko teknikaria.

Epaimahaikide ordezkoa: Maite Garde Villafranca, Iruñeko Udaleko Lorategietako zerbitzuburua.

Epaimahaikidea: Juan Antonio Viedma Feligreras, Uharteko Udaleko Lorategietako zerbitzuko arduraduna.

Epaimahaikide ordezkoa: Enrique Zapata Vázquez de Prada, Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko idazkari teknikoa.

Epaimahaikidea: Silvia Del Agua Amigo, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, Batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: Iñaki Iglesias Juanena, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide-idazkaria: Xabier Burgui Vergara, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako goi-mailako teknikaria.

Epaimahaikide-idazkari ordezkoa: Marta Martínez Llobet, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako goi-mailako teknikaria.

3.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

4.–Jakitera ematea hautaprobak urriaren 23an, asteazkenarekin, izanen direla, 16:30ean, Zapatería kaleko 40an, beheko solairuan.

Iruñean, 2019ko irailaren 25ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Javier Morrás Iturmendi.

Ohar garrantzitsua: ikasgelan sartzeko ezinbestez aurkeztu behar da NAN, AIZ edo pasaportea, izangai bakoitzaren nortasuna egiaztatze aldera. Halaber, probara boligrafo urdin edo beltz bat eraman beharra dago.

Iragarkiaren kodea: L1912544