197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

124/2019 FORU AGINDUA, irailaren 9koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, lurreko telebista digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzurako lizentziak emateko lehiaketa publikoa ebazten duena. Lizentzia horiek Nafarroako Foru Komunitatean tokiko mailako kanalei dagozkie.

Herritarrekiko Harremanetako kontseilariaren otsailaren 20ko 9/2019 Foru Aginduaren eta apirilaren 10eko 22/2019 Foru Aginduaren bidez, lehiaketa publiko bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitatean lurreko telebista digital lokalen bidez ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateko lizentziak banatzeko: hiru lizentzia tokiko multiplexadorearen bidez emititzeko Lizarrako barrutirako (24. kanala), hiru lizentzia Zangozako barrutirako (45. kanala), hiru lizentzia Tuterako barrutirako (39. kanala), eta bi lizentzia Tafallako barrutirako (31. kanala).

Aipatu lehiaketara proposamen bakar bat aurkeztu zen, “30 TV” marka komertziala zuena eta, zehazki, Tafallako barrutirako eskuragarri zeuden LTDeko lizentzietako bat hautatu zuena, Donázar Hernández Jaione eta Ibáñez Navarro Luis M.ª sozietate zibilak aurkeztuta.

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak tramitatu du balorazio mahaiak egindako proposamena eta, uztailean eta abuztuan lan saioak egin ondoren, proposatu du lizentzia ematea eskaera egin duen sozietate bakar horri, honako balorazio honetan oinarrituz:

TELEBISTA-
ESKAINTZA

ESKAINTZA EKONOMIKOA

ESKAINTZA TEKNIKOA

GUZTIRA

“30 TV” proiektua

30,65

13,86

15

58,51

Telebista proiektuaren arduraduna den sozietate zibilak dagokion epean aurkeztu du balorazio mahaiak eskatutako dokumentazioa, deialdiaren 17. oinarrian ezarritakoarekin bat.

Lehendakariak abuztuaren 6an emandako 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuaren departamentuen araberako egitura ezarri zen, hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren eskumena da tokiko LTDeko lizentziak emateko lehiaketa hau ebaztea,

AGINTZEN DUT:

1. Lizentzia ematea, Nafarroako Foru Komunitatean, toki mailako lurreko telebista digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko, ondoren zehazten denaren arabera:

BARRUTIA

LIZENTZIAREN TITULARRA

KANAL ANIZKOITZA

Tafalla

Donázar Hernández Jaione eta Ibáñez Navarro Luis M.ª sozietate zibila.

31

2. Emandako lizentziaren ezaugarri teknikoei dagokiena Tokiko telebista digitalaren plan tekniko nazionala onetsi zuen martxoaren 12ko 439/2004 Errege Dekretuan ezarritakoari lotuko zaio.

3. Lizentziaren adjudikazioa hartu duen sozietatea behartuta dago ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen eta telekomunikazioen arloan indarra duen araudia betetzera, eta bete beharko ditu bere eskaeran bere gain hartutako konpromisoak, baita zerbitzua ematearen ondoriozko betebehar eta baldintzak ere, bat etorriz Herritarrekiko Harremanetako kontseilariaren otsailaren 20ko 9/2019 Foru Aginduarekin eta apirilaren 10eko 22/2019 Foru Aginduarekin, horien bidez onetsi baitzen lehiaketa publikoa.

4. Lizentzia hau administrazio dokumentu batean formalizatzea eta titularra ofizioz inskribatzea Nafarroako ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen emaileen Erregistroan.

5. Eman gabe deklaratzea proposamenik jaso ez duten tokiko LTDeko 10 kanalak: hiru lizentzia tokiko multiplexadorearen bidez emititzeko Lizarrako barrutirako (24. kanala), hiru lizentzia Zangozako barrutirako (45. kanala), eta hiru lizentzia Tuterako barrutirako (39. kanala).

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Foru Agindu hau jakinaraztea Donázar Hernández Jaione eta Ibáñez Navarro Luis M.ª sozietate zibilari, eta igortzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Telekomunikazioen Ikuskapenerako Probintziako Burutzari, adierazita foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela interesdunek, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko irailaren 9an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1911700