197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1006/2019 EBAZPENA, irailaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Emma Anda Apiñaniz andrearen izendapena luzatzen baita Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologiako Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan. Kargua bitarte baterako esleitu zitzaion, merezimendu-lehiaketaren bidez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 26ko 1048/2018 Ebazpenaren bidez, Emma Anda Apiñaniz andrea Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologiako Laguntza Ataleko buru izendatu zen bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Emma Anda Apiñaniz andrea 2018ko urriaren 2an jabetu zen postu horretaz.

Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari asistentzialak eskatu du Emma Anda Apiñaniz andrearen izendapena luzatzeko, Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologiako Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan bitarte baterako, zerbitzu beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza ataletako eta zerbitzuetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Emma Anda Apiñaniz andrearen bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologiako Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Emma Anda Apiñaniz andrearen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioaren, bitarte baterako izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebete luzatzea, 2019ko urriaren 2tik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologiako Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Emma Anda Apiñaniz andreari, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 20an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1912339