197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

970/2019 EBAZPENA, irailaren 19koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nekane Agreda Arroniz andrea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 27.3 artikuluak ezartzen duenez, atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak Foru Komunitateko funtzio publikoari buruzko legedian ezartzen denari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko dira.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatuarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Nekane Agreda Arroniz andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzura.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko irailaren 19an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Miriam Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1912257