197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2492/2019 EBAZPENA, irailaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María Alba Fernández García andrea, Kudeaketaren eta Baliabideen Ataleko burua (plantilla organikoan 9983 zenbakia duen lanpostua).

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1273/2019 Ebazpenaren bidez, María Alba Fernández García andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Kudeaketaren eta Baliabideen Ataleko buru izendatu zen sei urterako; lanpostu hori 9983 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

Abuztuaren 30eko 69/2019 Foru Aginduaren bidez, María Alba Fernández García andrea Eskubide Sozialetako Departamentuko Inklusioaren, Babes Sozialaren eta Familiaren Araubide Juridikoaren Ataleko buru izendatu zen. Izendapenak 2019ko irailaren 3tik aurrera izan zituen ondorioak. Hori horrela, 2019ko irailaren 2a du aurretik aipatutako atalaren burutzan aritzeko azken eguna.

Aipatu deialdiko 15.5 puntuak ezartzen du merezimendu-lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren barrenean funtzionarioentzako izendapen libreko kargu baterako izendatzen badute; horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko h) letran.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea María Alba Fernández García andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Kudeaketaren eta Baliabideen Ataleko burua. Lanpostu hori 9983 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan. 2019ko ekainaren 2a izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko eta Eskubide Sozialetako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko irailaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1911886