197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2490/2019 EBAZPENA, irailaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Silvia Lander Erdozain andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua Erakunde Autonomoko Agoizko Enplegu Agentziako burua (plantilla organikoan 6663 zenbakia duen lanpostua).

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1273/2019 Ebazpenaren bidez, Silvia Lander Erdozain andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua Erakunde Autonomoko Agoizko Enplegu Agentziako buru izendatu zen sei urterako; lanpostu hori 6663 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 23ko 2363/2019 Ebazpenaren bidez, Silvia Lander Erdozain andreak 10539 lanpostu hutsa eskuratu du –funtzionarioen araubidekoa eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikia–, 2019ko irailaren 16tik aurrerako ondorioekin; beraz, 2019ko irailaren 15a du aipatutako ataleko burutzan aritzeko azken eguna. 2363/2019 Ebazpenaren bidez, bukaera eman zitzaion Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludun lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

2363/2019 Ebazpenaren 3. apartatuko a) letran, honakoa xedatzen da: burutza bat betetzen ari diren lehiatzaileen kasuan, lanpostuaz jabetzen badira, burutza utzi beharko dute, Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.7 oinarrian ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Silvia Lander Erdozain andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua Erakunde Autonomoko Agoizko Enplegu Agentziako burua; lanpostu hori 6663 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan. 2019ko irailaren 15a izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Ebazpen hau igortzea Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko irailaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1911884