197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2488/2019 EBAZPENA, irailaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Javier Lacarra Albizu jauna, Eskubide Sozialetako Departamentuko Mendekotasunaren Arretaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua (plantilla organikoan 9890 zenbakia duen lanpostua).

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1273/2019 Ebazpenaren bidez, Javier Lacarra Albizu jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Eskubide Sozialetako Departamentuko Mendekotasunaren Arretaren Araubide Juridikoaren Ataleko buru izendatu zen sei urterako; lanpostu hori 9890 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

Abuztuaren 28ko 191/2019 Foru Dekretuaren bidez, Javier Lacarra Albizu jauna Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari izendatu zuten. Izendapenak 2019ko abuztuaren 29tik aurrera izan zituen ondorioak. Horren arabera, 2019ko abuztuaren 28a zuen aurretik aipatutako ataleko burutzan aritzeko azken eguna.

Aipatu deialdiko 15.5 puntuak ezartzen du merezimendu-lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren barrenean funtzionarioentzako izendapen libreko kargu baterako izendatzen badute; horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko h) letran.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Javier Lacarra Albizu jauna, Hezkuntza Departamentuko Mendekotasunaren Arretaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua; lanpostu hori 9890 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan. 2019ko abuztuaren 28a izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko eta Eskubide Sozialetako idazkaritza tekniko nagusietara, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko irailaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1911882