197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

60E/2019 FORU AGINDUA, irailaren 24koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, Francisco Javier Fernández Anaut jauna Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoko Euskararen Egiaztapenen eta Prestakuntzaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezartzen du atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoen departamentuko titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak txostena eman duelarik eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. Francisco Javier Fernández Anaut jauna Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoko Euskararen Egiaztapenen eta Prestakuntzaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomora, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko irailaren 24an.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1912383