197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

231/2019 FORU DEKRETUA, irailaren 18koa, Lourdes García Roncal andrea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Unibertsitateen Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko irailaren 18an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Lourdes García Roncal andrea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Unibertsitateen Zerbitzuko zuzendari izendatzea. Izendapenak 2019ko irailaren 23tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 18an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F1912158