197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

79/2019 FORU AGINDUA, irailaren 24koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Alejandro Blasco Miquele jauna, Hezkuntza Departamentuko Deialdien Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Alejandro Blasco Miquele jauna, Hezkuntza Departamentuko Deialdien Ataleko burua, kargutik kentzea.

2. Foru agindu hau igortzea Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillaren Bulegoari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 24an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F1912407