197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

75/2019 FORU AGINDUA, irailaren 17koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 11ko 71/2019 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, María Pilar Mayo Falque andrea, Hezkuntza Departamentuko Berdintasun eta Bizikidetza Ataleko burua, kargutik kendu zen.

Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 11ko 71/2019 Foru Aginduaren bidez, María Pilar Mayo Falque andrea, Hezkuntza Departamentuko Berdintasun eta Bizikidetza Ataleko burua, kargutik kendu zen. Foru agindu horretan ezarri zen 2019ko irailaren 11tik aurrerako ondorioak izanen zituela kargu-uzteak. Alabaina, 2019ko irailaren 16an utzi beharko du kargua.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Aldatzea Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 11ko 71/2019 Foru Agindua, María Pilar Mayo Falque andrea, Hezkuntza Departamentuko Berdintasun eta Bizikidetza Ataleko burua, kargutik kendu zuena. Hau da aldaketa:

Honako hau dioen tokian:

“María Pilar Mayo Falque andrea, Hezkuntza Departamentuko Berdintasun eta Bizikidetza Ataleko burua, kargutik kentzea. Kargu-uzteak 2019ko irailaren 11tik aurrera izanen ditu ondorioak”.

Honako hau behar du:

“María Pilar Mayo Falque andrea, Hezkuntza Departamentuko Berdintasun eta Bizikidetza Ataleko burua, kargutik kentzea. Kargu-uzteak 2019ko irailaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak”.

2. Foru agindu hau Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillaren Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 17an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F1912145