197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

71/2019 FORU AGINDUA, irailaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, María Pilar Mayo Falque andrea, Hezkuntza Departamentuko Berdintasun eta Bizikidetza Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen da ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. María Pilar Mayo Falque andrea, Hezkuntza Departamentuko Berdintasun eta Bizikidetza Ataleko burua, kargutik kentzea. Kargu-uzteak 2019ko irailaren 11tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillaren Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 11n.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F1911873