197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

144/2019 FORU AGINDUA, irailaren 24koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez bitarte baterako izendatzen baita María Amaya Marquina Obanos Erregistro eta Izapide Bulegoko buru, Nafarroako Administrazio Auzitegian, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan.

Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina), bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez izan beharko dute Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak.

Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionala), kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen du bulegoburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izendapenaren alde egindako txostena dago espedientean.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Bitarte baterako izendatzea María Amaya Marquina Obanos Erregistro eta Izapide Bulegoko buru, Nafarroako Administrazio Auzitegian, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Administrazio Auzitegiari, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 24an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1912418