197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

141/2019 FORU AGINDUA, irailaren 19koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen eta errebokatzen baitira departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten langileak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan.

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, zeina nahitaezko modua baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da Administrazio Publikoak 40/2015 Legean adierazitako bide eta aplikazio telematikoen bidez komunikatu behar direla eta beren izaera juridikoaren araberako tratamendua behar dutela, gainerako pertsona juridikoena ez bezalakoa. Dena dela, aplikazio jakin batzuetan sartzeko, beharrezkoa da departamentu bakoitzaren eta haren menpeko erakunde autonomoen ordezkariaren sinadura elektronikoa izatea, kasuan kasuko aplikazioaren kudeaketa zeini esleitzen zaion.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu bidez, departamentu bakoitzaren eta haren menpeko erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

Orobat, xedatzen da ezen hala egindako izendapenak noiznahi ere baliogabetu daitezkeela.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak apirilaren 27an emandako 64/2017 Foru Aginduaren bidez, izendatu ziren departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eta Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala edukiko duten pertsonak.

Hona Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren ordezkarien ziurtagiri digitala edukitzeko izendatu ziren pertsonak: Olga Artozqui Morrás andrea, departamentuko idazkari tekniko nagusia zen aldetik, eta Alicia Paz Gordo andrea, Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoko arduraduna.

Gerora, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariariaren apirilaren 2ko 47/2019 Foru Aginduaren bidez, Alicia Paz Gordoren alde egindako izendapena errebokatu zen, eta María Dolores García Fuentes andrea izendatu zen departamentuaren ordezkariaren ziurtagiria edukitzeko, Gobernuaren Idazkaritza Ataleko arduraduna zen aldetik.

Aldaketak egon direnez departamentuaren izenean eta egituran, baita idazkaritza tekniko nagusiaren titulartasunean ere, une honetan bidezkoa da errebokatzea aipatu foru aginduan Olga Artozqui Morrás andrearen alde egindako izendapena, eta Javier Martínez Eslava jauna izendatzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki dezan, departamentuko idazkari tekniko nagusia den aldetik; bidezkoa da mantentzea María Dolores García Fuentes andrearen alde egindako izendapena, Gobernuaren Idazkaritza Atalaren arduraduna den aldetik.

Adierazitakoagatik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Javier Martínez Eslava jauna, departamentuko idazkari tekniko nagusia, eta María Dolores García Fuentes andrea, Gobernuaren Idazkaritza Ataleko arduraduna, izendatzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izan dezaten.

2. Betiere, hala egindako izendapenak noiznahi ere erreboka daitezke.

3. Errebokatzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki zezan, Olga Artozqui Morrás andrearen alde egindako izendapena, hots, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariariaren apirilaren 27ko 64/2017 Foru Aginduaren bidez egindakoa.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Gobernuaren Idazkaritza Atalari eta Olga Artozqui Morrás andreari.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 19an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1912260