197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

140/2019 FORU AGINDUA, irailaren 19koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen eta errebokatzen baitira Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan.

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, zeina nahitaezko modua baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da Administrazio Publikoak 40/2015 Legean adierazitako bide eta aplikazio telematikoen bidez komunikatu behar direla eta beren izaera juridikoaren araberako tratamendua behar dutela, gainerako pertsona juridikoena ez bezalakoa. Dena dela, aplikazio jakin batzuetan sartzeko, beharrezkoa da departamentu bakoitzaren eta haren menpeko erakunde autonomoen ordezkariaren sinadura elektronikoa izatea, baita Nafarroako Gobernuarena berarena ere, kasuan kasuko aplikazioaren kudeaketa zeini esleitzen zaion.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu bidez, departamentu bakoitzaren eta haren menpeko erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak. Halaber, erabaki zen Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak ahalmena izatea Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak izendatzeko.

Orobat, xedatzen da ezen hala egindako izendapenak noiznahi ere baliogabetu daitezkeela.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 27ko 64/2017 Foru Aginduaren bidez, Alicia Paz Gordo andrea, Argibide eta Erregistro Bulegoko arduraduna, izendatu zen Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala eduki zezan, gobernuari formalki zuzendutako jakinarazpen elektronikoak eskuratu ahal izateko.

Gerora, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariariaren apirilaren 2ko 47/2019 Foru Aginduaren bidez, Alicia Paz Gordoren alde egindako izendapena errebokatu zen, eta María Dolores García Fuentes andrea izendatu zen Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala edukitzeko, Gobernuaren Idazkaritza Ataleko arduraduna zen aldetik.

Bestalde, Hezkuntza Departamentuak eskaera egin du Tomás Rodríguez Garraza jaunak, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak, Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala eduki dezan, Lanbide Heziketako Europako programekin loturiko izapideak egin ahal izateko.

Adierazitakoagatik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. María Dolores García Fuentes andrea, Gobernuaren Idazkaritza Ataleko arduraduna, izendatzea Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala edukitzeko, Gobernuari formalki zuzendutako jakinarazpen elektronikoak eskuratu ahal izan ditzan.

2. Tomás Rodríguez Garraza jauna, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, izendatzea Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala eduki dezan, Lanbide Heziketako Europako programekin loturiko izapideak egin ahal izan ditzan. Indarrik gabe uzten da aurretik xede berarekin egindako edozein izendapen.

3. Betiere, izendapena noiznahi ere baliogabetu daiteke.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiari, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Gobernuaren Idazkaritza Atalari, eta Roberto Pérez Elorza jaunari.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 19an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1912261