197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

229/2019 FORU DEKRETUA, irailaren 18koa, Sebastián Hualde Tapia jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Antolaketaren eta Berrikuntza Publikoaren Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 18an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Sebastián Hualde Tapia jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Antolaketaren eta Berrikuntza Publikoaren Zerbitzuko zuzendaria. Kargu-uzteak 2019ko irailaren 18tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da zerbitzuko zuzendari aritzeko azken eguna.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 18an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F1912156