196. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Dorre Elortzibarko 2. eremuko UE 2.2 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuen proiektua. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2019ko irailaren 18ko ebazpenaren bidez,

ERABAKI ZUEN:

1. Hasiera batez onestea Noain Elortzibarko Udal Planeko Dorre Elortzibarko 2. eremuko UE 2.2 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuen proiektua, Dorre Elortzibarko Kontzejuak eta Luis Gaztelu Iribarrenek sustatua.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoa aplikatzeko, zeinek igortzen baitu lege beraren 162.2 artikulura, hasiera batez onetsitako dokumentua jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzen denetik hasita, espedientea azter dadin eta, behar bada, bidezko alegazioak aurkez daitezen.

3. Hasierako onespena jakinaraztea sustatzaileei eta, bakarka, ukitutako jabe guztiei.

Noain Elortzibarren, 2019ko irailaren 18an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1912242