196. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Katastroko balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Lekunberriko Udalak, 2019ko irailaren 26an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea Lekunberriko udal-mugarteko balorazio txostenaren proiektua.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat, balorazio txostena jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren webgunean, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Lekunberrin, 2019ko irailaren 27an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L1912483