196. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

3 eta 4/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2019ko irailaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea honako aldaketa hauek 2019ko aurrekontu orokorrean:

A) 3/2019 aurrekontu-aldaketa: kreditu-gehigarria 4121-6810002 aurrekontu-aplikazioan “Biodibertsitateko-oihangintzako obrak”, 13.508,35 euro.

Aurrekotu-aldaketa hori honela finantzatuko da:

Diru-sarreren aurrekontuko gehigarria: 7508009.–“Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza oihangintzako jarduerak”, 8.281,62 euro.

2018ko ekitaldiko itxierako gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 5.226,73 euro.

B) 4/2019 aurrekontu-aldaketa: kreditu-gehigarria 1500.63207 aurrekontu-aplikazioan “Gazteluko parkearen egokitzapena”, 2.100 euro.

Aurrekontu-aldaketa hori finantzatuko da 2018ko ekitaldiko itxierako gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kargura. Zenbatekoa: 2.100 euro.

Delako espedientea ikusgai egonen da, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, behin betiko onesteko; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan, 18. artikuluari buruz, eta 214.2 artikuluan, lege horren 202. artikuluari buruz ezarritakoari jarraikiz.

Larragan, 2019ko uztailaren 26an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1912499