196. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 625. lurzatian. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2019ko uztailaren 29ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Domingo Carracedo Garridok sustaturiko xehetasun-azterketa Lakuntzako 2. poligonoko 625. partzelako eremuan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bat egina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Lakuntzan, 2019ko irailaren 23an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1912331