196. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Tokiko Gobernu Batzarreko beste kide baten izendapena

Nik, Raúl Julio Bator Pérezek, Berriobeitiko alkatea naizen aldetik, 569/2019 Ebazpenaren bidez, legez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, bereziki Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 43.2 artikuluarekin bat, honako ebazpen hau onetsi dut. Hona hemen hitzez hitz:

Ikusirik 2019ko uztailaren 1eko 376/2019 Ebazpena, Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzen zituena, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.2 eta 23.1 artikuluetan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 52. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Izendapen horiek egin direnez Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta Alkatetzaren ebazpen bakarraren xede izan denez Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateko izendapena eta aipatutako erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluetako eskudantzien eskuordetza,

Kontuan hartuz alkate honen erabakia dela “Vecinos por Artica y por Berrioplano” taldeko Francisco Javier Vallez Pardo zinegotzia sartzea Tokiko Gobernu Batzarrean, Udaleko gobernu organoaren parte izan dadin.

Honen bidez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Udaleko Gobernu Batzarreko kide izendatzea Francisco Javier Vallez Pardo.

Bigarrena.–Tokiko Gobernu Batzarreko bilkura arruntak hamabostean behin, gutxi gorabehera, egingo direla adieraztea, ahal dela ostegun eta ostiral goizez.

Hirugarrena.–Udalbatzari eta Gobernu Batzarrari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatu berriari, eta ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, orok jakin dezan.

Berriobeitin, 2019ko irailaren 18an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1912273