196. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Udal Planeko egiturazko aldaketa puntuala Arraiozko 13. poligonoko 5., 107., 108., 109. eta 193. lurzatietan. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2019ko abuztuaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, 6. puntuan erabaki zuen hasiera batez onestea Baztango Udal Planeko egiturazko determinazioan aldaketa puntuala Arraiozko 13. poligonoko 5., 107., 108., 109. eta 193. lursailetan, Nieves Lasa Irazustak sustatua.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek Udal Bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2019ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1912421