196. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

22/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 2an, aurrekontuaren 22. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

–2019ko Udaleko gastu aurrekontuan honako partida sortu:

Zenbateko Gastuak:

1-4320-6320001. Amaiurko errotan zaharberritzeak: 5.850,00 euro.

–Finantzaketa:

DIRU-SARRERAK:

1-87000. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 5.850,00 euro.

Baztanen, 2019ko irailaren 25ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1912412