195. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Familia-langileen izendapen proposamena

Amaitu dira hautaprobak, Etxeko Laguntza Zerbitzuan (ELZ) aritzeko familia-langileen bi lanpostu (D maila) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari dagozkionak. Lanpostuak 3-06 eta 3-07 kodeekin ageri dira plantilla organikoan eta Vianako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Alorrari atxikita daude.

Deialdia 2019ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 30ean, eta, haren 9. oinarrian ezarritakoa betez, kalifikazio epaimahaiak Alkatetzari igorri dio Cristina Arina Los Arcosen eta M.ª Asunción García Bajosen aldeko izendapen proposamena, puntuaziorik altuenarekin gainditu duten izangaiak baitira.

Interesdunek 30 egun naturaleko epea dute, proposamen hau argitaratzen denetik, lanpostua aukeratu eta jabetza hartzeko.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak emandako eskudantziekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Cristina Arina Los Arcosen eta M.ª Asunción García Bajosen aldeko izendapen proposamena, eta 30 egun naturaleko epea ematea, proposamen hau argitaratzen denetik, lanpostua aukeratu eta jabetza hartzeko.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, bai eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian ere.

Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut erabaki horren aurka honako errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Vianan, 2019ko irailaren 19an.–Alkate udalburua, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1912270