195. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1151E/2019 EBAZPENA, irailaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 29ko 905E/2019 Ebazpena. Ebazpen horren bidez onetsi zen deialdi honen testua: deialdia, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLTa) izateko 210 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez.

Akats bat atzeman da uztailaren 29ko 905E/2019 Ebazpenaren laugarren paragrafoan, eta bidezkoa da hori zuzentzea. Hona akats hori zein den: gaizki daude erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari izateko 323 lanpostu huts betetzeko deialdia onesten duen ebazpenaren zenbakia eta data. Aipatu lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko dira, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBAZTEN DUT:

1. Uztailaren 29ko 905E/2019 Ebazpenaren laugarren paragrafoa jarraian adierazten den bezala zuzentzea (aipatu ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi honen testua: deialdia, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLTa) izateko 210 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez):

Honako hau dioen tokian:

“Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 26ko 1575E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari izateko 323 lanpostu huts bete zitezen, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez”.

Honako hau behar du:

“Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 31ko 1375E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari izateko 323 lanpostu huts bete zitezen, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez”.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2019ko irailaren 17an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1912100