195. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, kirol federatu amateurrerako 2019-2020 kirol denboraldirako dirulaguntzen deialdiarena

Eguesibarko Udalak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, deialdiaren laburpena argitara ematen du; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke. (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 473883 eta Udalaren webgunean.

Deialdi honen helburua da kirol klubei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei dirulaguntzak ematea, baldin eta 2019-2020 kirol denboraldian lehiaketa federatuko jarduerak egiten badituzte kirol errendimenduko xedez, 15 urtetik gorakoen (gazteak) kirol kategoriatik aurrera edo Udalaren kirol eskoletan ez dauden kategorietan, mailagatik edo adinagatik.

–Dirulaguntzaren zenbatekoa:

Dirulaguntza hau 38.000 euroko aurrekontu-kontsignazioa izatearen menean dago 2020ko aurrekontuan. Eguesibarko 2020rako aurrekontuan dagokion partida aplikatuz ordaindu ahalko da. Horrenbestez, deialdi honetan azaltzen diren laguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa izan beharko da ekitaldi horietan.

Klub onuradun bakoitzari edo klubeko kirol sail bakoitzari emanen zaion laguntzak ez du gaindituko eskabidea aurkezten den unean aurreikusita dauden benetako kirol gastuen %60.

–Eskabideak aurkezteko epea:

Dirulaguntzaren eskabideak eta frogagiriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik 10 eguneko epean aurkeztu beharko dira, Eguesibarko Udalaren erregistro elektroniko orokorrean (https://sedeelectronica.valledeegues.es/eu) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen direnetako batean. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Sarrigurenen, 2019ko irailaren 19an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L1912254