195. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udal Planeko U.I. IIIko U.O.1 unitatearen borondatezko birzatiketaren proiektua. Zuzenketa eta eguneratzea

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko irailaren 16an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 16-SEP-19 (4/CV).

“Ikusirik Iruñeko Udal Planeko U.I. IIIko U.O.1 unitatearen borondatezko birzatiketaren proiektua zuzentzeko eta eguneratzeko agiria, eta Hirigintza Gerentziako letratuaren 2019ko irailaren 5eko txostenekin bat etorriz,

ERABAKITZEN DA:

1.–Onestea Iruñeko Udal Planeko U.I. IIIko U.O.1 unitatearen borondatezko birzatiketaren proiektua zuzentzeko eta eguneratzeko agiria. 2019ko irailaren 5ean aurkeztu zuen tramitera Alberto Jorba Molinerok, Kena Comunidad de Bienes CB ordezkatuz. Helburua du jabetza erregistroko eskaerak zuzentzea eta adjudikazioa eguneratzea, jabetzaren egitura aldatzeagatik eta finkei buruz aurkeztutako informazioagatik.

2.–Erabaki hau interesdunei eta 1 zenbakiko jabetza-erregistroari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean behar den iragarkia argitaratzea.”

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2019ko irailaren 18an–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1912209