195. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

2019ko aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 26an, eman zen argitara aurrekontu-aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (FD horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

1.–Aldaketa mota: Kreditu berezia:

7. kapitulua: 3.000,00 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 3.000,00 euro.

2.–Aldaketa mota: Kreditu-gehigarriak:

2. kapitulua: 16.000,00 euro.

6. kapitulua: 20.000,00 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 36.000,00 euro.

Ledean, 2019ko irailaren 20an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L1912282