195. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko irailaren 18an hartua. Honen bidez izendatzen dira “Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea” Lurralde Lankidetzarako Europako Taldeko batzarreko kide titularrak, Nafarroako Foru Komunitatea ordezkatuko dutenak.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak, 2017ko urtarrilaren 30ean, Nafarroako Foru Komunitatea “Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea” Lurralde Lankidetzarako Europako Taldeari atxikitzeko hitzarmena sinatu zuen, baita horren estatutuak ere.

Estatutu horien 9.1 artikuluak 18 kideko batzarra ezartzen du. Akitania Berria Eskualdeak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Komunitateak modu parekidean hautatuko dituzte batzarkide horiek. Lurralde bakoitzak 6 batzarkide titular eta, hala behar denean, 6 ordezko izendatuko ditu.

Nafarroako Gobernuak 2017ko otsailaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateak aipatu batzarrean izanen dituen ordezkariak (titularrak eta ordezkoak) izendatu ziren.

2019ko maiatzaren 26an egin ziren hauteskundeen ondorioz, Nafarroako Gobernua aldatu da eta, beraz, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitatearen beste ordezkari batzuk izendatzea “Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualde”ko Batzarrean, lehenago izendatu zirenak ordezteko.

Erabaki honen bidez batzarkide titularrak bakarrik izendatzen dira. Haien ordezkoak geroago izendatuko dira beste erabaki baten bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuetako egitura garatzen denean.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Foru Komunitateko ordezkari titularrak izendatzea “Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea” Lurralde Lankidetzarako Europako Taldeko Batzarrean. Honako hauek dira eta Nafarroako Gobernuaren 2017ko otsailaren 15eko Erabakian izendatu zirenak ordezkatuko dituzte:

–Titularra: María Victoria Chivite Navascués andrea, Nafarroako Gobernuko lehendakaria.

–Titularra: Bernardo Ciriza Pérez jauna, Lurralde Kohesiorako kontseilaria.

–Titularra: Manuel Ayerdi Olaizola jauna, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria.

–Titularra: Ana Ollo Hualde andrea, Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria.

–Titularra: Juan Cruz Cigudosa García jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria.

–Titularra: Mikel Irujo Amezaga jauna, Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia.

2. Erabaki hau interesdunei eta “Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea” Lurralde Lankidetzarako Europako Taldeko Lehendakaritzari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko irailaren 18an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1912153