194. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

55/2019 EBAZPENA, irailaren 16koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ireki eta jarduteko baimen berria ematen baitzaie Iruñeko “Politécnico Salesianos” ikastetxe bateratu pribatuari eta “Salesianos” Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari, helbidea aldatu dutelako instalazioak Eguesibarko Olatzera lekualdatzeagatik.

Ikusirik Jorge Lanchas Rivero jaunak eskaera egin duela, Salestarren Kongregazioa ordezkatuz, hura baita “Politécnico Salesianos” eta “Salesianos” ikastetxe pribatuen entitate titularra, ikastetxe bien helbide aldaketa baimentzeko, instalazioak helbide honetara lekualdatzeagatik: Olazko etorbidea 1, Olatz (Eguesibar).

Ikusirik Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko Obra Atalak eman duen aldeko txostena.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak 17. artikuluko e) letran ezarritakoari jarraikiz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Ireki eta jarduteko baimen berria ematea Iruñeko “Politécnico Salesianos” ikastetxe bateratu pribatuari eta “Salesianos” Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari, ikastetxe biek helbidea aldatu baitute, instalazioak helbide honetara lekualdatzeagatik: Olazko etorbidea 1, Olatz (Eguesibar). Baimenak 2019-2020 ikasturtearen hasieratik izanen du eragina.

2. Adieraztea ikastetxearen datu hauek inskribatuko direla Hezkuntza Departamentuko Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan:

1) “Politécnico Salesianos” ikastetxe bateratu pribatua:

  • Ikastetxearen kodea: 31004810.
  • Izen generikoa: Ikastetxe bateratu pribatua.
  • Ikastetxearen berariazko izena: Politécnico Salesianos.
  • Titularra: Salestarren Kongregazioa.
  • Helbidea: Olazko etorbidea 1.
  • Herria: Olatz.
  • Udalerria: Eguesibar.

–Ikasketa baimenduak eta ikastetxearen osaera juridikoa:

a) Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloak.

–Arte grafikoak: 2 unitate goizeko txandan; unitate bakoitzak gehienez ere 14 ikaspostu izanen ditu ohiko baldintzetan, eta 16 ikaspostu ohiz kanpoko kasuetan.

–Elektrizitatea eta Elektronika: 2 unitate goizeko txandan; unitate bakoitzak gehienez ere 14 ikaspostu izanen ditu ohiko baldintzetan, eta 16 ikaspostu ohiz kanpoko kasuetan.

–Metalezko Elementuen Fabrikazioa: 2 unitate goizeko txandan; unitate bakoitzak gehienez ere 14 ikaspostu izanen ditu ohiko baldintzetan, eta 16 ikaspostu ohiz kanpoko kasuetan.

b) Erdi mailako Lanbide Heziketako heziketa zikloak:

–Inprimaketa Grafikoa: 2 unitate eta 60 ikaspostu goizeko txandan.

–Aurreinprimaketa digitala: 2 unitate eta 60 ikaspostu goizeko txandan.

–Instalazio Elektriko eta Automatikoak: 4 unitate eta 120 ikaspostu goizeko txandan.

–Mekanizazioa: 2 unitate eta 60 ikaspostu goizeko txandan.

–Soldadura eta Galdaragintza: 2 unitate eta 60 ikaspostu goizeko txandan.

–Zurgintza eta Altzarigintza: 2 unitate eta 60 ikaspostu goizeko txandan.

–Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak: 2 unitate eta 60 ikaspostu goizeko txandan.

c) Goi mailako Lanbide Heziketako heziketa zikloak:

–Ekoizpen Grafikoaren Diseinua eta Kudeaketa: 2 unitate eta 60 ikaspostu goizeko txandan.

–Elektronikako Mantentze-lanak: 2 unitate eta 60 ikaspostu goizeko txandan.

–Automatizazio eta Robotika Industriala: 2 unitate eta 60 ikaspostu goizeko txandan.

–Fabrikazio Mekanikoko Diseinua: 2 unitate eta 60 ikaspostu goizeko txandan.

–Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa: 2 unitate eta 60 ikaspostu goizeko txandan.

d) Lanbide Heziketa Berezia:

–Erreprografiako eta Produktu Grafikoetako Eragiketak: 2 unitate.

2) “Salesianos” Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua:

  • Ikastetxearen kodea: 31013951.
  • Ikastetxearen izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
  • Ikastetxearen berariazko izena: Salesianos.
  • Titularra: Salestarren Kongregazioa.
  • Helbidea: Olazko etorbidea 1.
  • Herria: Olatz.
  • Udalerria: Eguesibar.

–Ikasketa baimenduak eta ikastetxearen osaera juridikoa:

–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, gehienez ere 240 ikaspostu, eta Curriculum Bereziko Unitate 1.

–Batxilerra Zientzien modalitatean: 2 unitate eta 70 ikaspostu.

3. Adieraztea ikastetxearen titularrak beharrezko baimena eskatu beharko diola departamentu honi bere osaeran edozein aldaketa eginez gero, Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 16. eta 17. artikuluetan agertzen diren kasuetan.

4. Halaber, adieraztea ikastetxe biek jarraituko dutela ikastetxe itunduak izaten, gaur egun ezarrita dituzten baldintza berberetan.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau ikastetxeen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalera, Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegora, eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2019ko irailaren 16an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1912118