194. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 1a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

TAFALLAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen eraketa

Tafallan, 2019ko irailaren 25ean. Deialdiaren ordurako honako hauek bertaratuak zeuden:

–María Pastor Cisneros andrea, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko magistratua.

–María Laguna Muro andrea, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epailea.

–Sonia Castillo Osés andrea, Azkoiengo bake epailea.

–Luis M.ª Goñi Jiménez jauna.

–Susana Laplaza Aysa andrea.

Pertsona horiek eratu zuten Tafallako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan finkatutako epean, lege horren zazpigarren xedapen iragankorrarekin bat (horren arabera, probintziako eta eskualdeko hauteskunde batzordeak deialdiaren biharamunean eratuko dira, agintaldiaren amaieran zituzten kideekin). Lege horren 11.1 artikuluan ezarritako tramiteak eginik, honako hauek osatzen dute batzordea:

–Lehendakaria: María Pastor Cisneros andrea, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko magistratua.

–Bokal judizialak:

  • María Laguna Muro andrea, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epailea.
  • Sonia Castillo Osés andrea, Azkoiengo bake epailea.

–Idazkaria: María Teresa Bóveda González andrea, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko eta Tafallako Barruti Judizialeko Epaitegi Dekanoko idazkaria.

–Bokal ez-judizialak:

  • Luis M.ª Goñi Jiménez jauna, Tafallako Abokatuen Elkargoko kidea.
  • Susana Laplaza Aysa andrea, Tafallako Prokuradoreen Elkargoko kidea.

Izendatuek berariaz adierazi zuten ez daudela 5/1995 Lege Organikoaren 14.2 artikuluan aurreikusitako bateraezintasun egoeran.

Lehendakari andreak adierazi zuen eskualdeko hauteskunde batzordea behar bezala eta behin betiko eratuta zegoela.

Aipatu legearen 14.3 artikuluan ezarritako ondorioetarako, xedatu zen batzordearen osaera Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zela. Orobat, honen lekukotza egin zen interesa duten batzordekideei emateko, eta kopia bat probintziako hauteskunde batzordeari bidaltzeko.

Horrekin batera bilkura bukatu zen, eta akta hau egin. Nik, idazkariak, akta irakurri ondoren, bertaratuek, ados egonik, sinatu egin zuten. Fede ematen dut.

Tafallan, 2019ko irailaren 25ean.–Idazkaria, María Teresa Bóveda González.

Iragarkiaren kodea: J1912510