194. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, zirkulazioaren gaineko zergan salbuespena eskatzeko (C102 administrazio espedientea). Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea espedientearen kopia eginbidetua

Fernando Sierra Estoduto, Cortesko Udaleko alkate naizen honek,

Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia, 2019ko abuztuaren 28koa (irailaren 3ko 953/2019 zenbakia sarrera erregistroan), non agintzen zaion Cortesko Udalari, besteak beste, igor dezala Auzitegira C102 administrazio espedientearen kopia eginbidetua. Espedientea da Manuel Villafranca Boraok jarritako gora jotzeko errekurtso bati buruzkoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, zirkulazioaren gaineko zergan salbuespena eskatzeko.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Jakinaraztea espediente horretako interesdunei hura Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea erabakitzen duen ebazpena, Cortesko Udalaren iragarki-taulan argitaratuz. Eta epatze deia egiten zaie Nafarroako Administrazio Auzitegira agertzeko hamar egun balioduneko epean.

Bigarrena.–Igortzea Nafarroako Administrazio Auzitegira C102 administrazio espedientearen kopia eginbidetua, honi buruzkoa baita: gora jotzeko errekurtsoa, Manuel Villafranca Boraok Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, zirkulazioaren gaineko zergan salbuespena eskatzeko.

Hirugarrena.–Onestea Manuel Villafranca Boraok jarritako gora jotzeko errekurtsoari (19-01558 zenbakiko GE) Cortesko Udalak eginiko alegazioen idazkia, eta Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri Udalbatzaren Osoko Bilkurari ematea egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Cortesen, 2019ko irailaren 18an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L1912119