194. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Barasoaingo Udaleko (Nafarroa) alkate udalburuak, gaurko egunarekin, 37/2019 Ebazpena eman du:

Ikusirik Barasoaingo Udaleko alkate udalburua herritik kanpora izanen dela 2019ko irailaren 23tik 29ra bitarte, biak barne.

Kontuan hartuz, Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, alkateordeei dagokiela alkatearen ordez aritzea haren eginkizun guztietan, hura kanpoan bada, eri bada edo bere eskudantziak erabiltzeko ezindurik bada.

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzaren eginkizun guztiak Lorenzo Galmacci Udaleko alkateordearen esku uztea irailaren 23tik 29ra, biak barne.

2. Eskuordetze honen berri ematea Lorenzo Galmacciri, baita Udalbatzari ere, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Eskuordetza honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Barasoainen, 2019ko irailaren 17an.–Alkatea, Rita Delia Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1912026