2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Jendaurreko enkantea, Irulegiko Gazteluaren plazako L4C lokalarena, Mutiloan
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko abuztuaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzea L4C lokala, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatitik bereizia (18. azpieremuko 11. hiri unitatea), Irulegiko Gazteluaren plazan.
Hasierako prezioa: 33.735,00 euro.
Proposamenak Aranguren Ibarreko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa), urriaren 25eko 14:00ak baino lehen.
Baldintza-agiria Udaleko bulegoetan dago (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa), nahi duenaren eskura.
Mutiloan, 2019ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1911672