194. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

L2B lokalaren enkante publikoa,
Irulegiko Gazteluaren plazan, Mutiloan

L2B lokalaren salmenta, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian (15. azpieremuko 10. hiri unitatea), Irulegiko Gazteluaren plazan.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko abuztuaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzea L2B lokala, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian (15. azpieremuko 10. hiri unitatea), Irulegiko Gazteluaren plazan.

Hasierako prezioa: 48.113,00 euro.

Proposamenak Aranguren Ibarreko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa), urriaren 25eko 14:00ak baino lehen.

Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa), nahi duenaren eskura.

Mutiloan, 2019ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1911671