194. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Bake epaile ordezkoaren hautaketa

Altsasuko Udalak, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluak betez, deialdi publikoa iragarri du, Altsasuko Bake Epaitegiko bake epaile ordezkoaren kargu hutsa betetzeko.

Bake epaile izendatua izateko behar diren baldintzak dira, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 102. artikuluan agertzen direnetarik, lege berean 301. artikuluan karrera judizialean sartzeko ezartzen direnak, Zuzenbideko lizentziatua izan behar ez bada ere, baita 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan ezartzen direnak ere.

Hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek eskaerak aurkezten ahalko dituzte, Altsasuko Udaleko erregistro orokorrean (García Ximénez, 36, 31800 Altsasu). Eskaerei norberaren espedientea gehitu beharko zaio, titulazio akademikoa, esperientzia eta merezimenduak azalduz.

Altsasun, 2019ko irailaren 25ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1912464