192. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

69/2019 FORU AGINDUA, abuztuaren 30ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, María Alba Fernández García andrea Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Inklusioaren, Babes Sozialaren eta Familiaren Araubide Juridikoaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du Foru Komunitateko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzea eta kargutik kentzea kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrari dagokio.

Kontuan harturik funtzionarioa Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentukoa dela eta departamentu hori ados dagoela, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman duela.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. María Alba Fernández García andrea Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Inklusioaren, Babes Sozialaren eta Familiaren Araubide Juridikoaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu honek 2019ko irailaren 3tik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Bulegora eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera igortzea, bere ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 30ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F1911774