192. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Aragoiko Ubide Inperialeko ura erabiltzeko 2020ko tarifaren onespena

Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan eta Konfederazio hidrografikoen lehendakaritzaren mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 1. Ustiapen Zerbitzuak Aragoiko Ubide Inperialeko ura erabiltzeko 2020ko tarifaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 1. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2019ko apirilaren 25eko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Konfederazio Hidrografiko honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2019ko maiatzaren 23an, Aragoiko Ubide Inperialeko ura erabiltzeko 2020ko tarifaren proposamena onetsi zuen, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 309. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta balio proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2019ko ekainaren 29an eta uztailaren 10ean Zaragozako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratu zen iragarki bana; haren bidez, erabaki zen Aragoiko Ubide Inperialeko ura erabiltzeko 2020ko tarifa jasotzen duen balio proposamen hau jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunetan:

1.–Hektareak, ureztalurretan

16,79427013 euro hektareako.

2.–Metro kubikoak, ureztalurretan

0,00193664 euro/m³

3.–Metro kubikoak, horniduran

0,01712922 euro/m³

4.–kWh-ak, energian

0,00685169 euro/kWh

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan xedatutakoa, eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek erabaki du Aragoiko Ubide Inperialeko ura erabiltzeko 2020ko tarifa onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2019ko irailaren 10ean.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E1912134