192. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

70/2019 FORU AGINDUA, irailaren 6koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, María Lourdes Martín Baños andrea Hezkuntza Departamentuko Aniztasunarekiko Arretaren, Orientazioaren eta Hezkuntza Premia Berezien Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. María Lourdes Martín Baños andrea Hezkuntza Departamentuko Aniztasunarekiko Arretaren, Orientzazioaren eta Hezkuntza Premia Berezien Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2019ko irailaren 10etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillaren Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 6an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F1911761