192. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Esako urtegiaren 2020ko erregulazio kanonaren onespena

Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan eta Konfederazio hidrografikoen lehendakaritzaren mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 3. Ustiapen Zerbitzuak Esako urtegiaren 2020ko erregulazio kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 15. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2019ko martxoaren 21eko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Konfederazio Hidrografiko honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2020ko apirilaren 9an, Esako urtegiaren 2020ko erregulazio kanonaren proposamena onetsi zuen, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2019ko ekainaren 29an eta uztailaren 2an Zaragozako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratu zen iragarki bana; haren bidez erabaki zen jendaurrean jartzea Esako urtegiaren 2020ko erregulazio kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan:

a) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Bardeako Ubidetik hartzeko kontzesioa badute, 4,5070745553 euro ordainduko dituzte hektareako, erregulazio kanon gisa.

b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Esako presa egin baino lehenagokoa badute, 0,5524806923 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

c) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Esako presa egin ondokoa badute, 3,0047163702 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

d) Ebroko Ardatza Esako urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 18.106,80 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.

e) Bardeako Ubideko zentraletan aprobetxamenduak dituzten erabiltzaile hidroelektrikoek 0,0011267686 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

f) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian badute, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago eta presaren erregulazioa egin baino lehenagotik, 0,0008183010 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

g) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian badute, Irati ibaiarekiko elkargunea baino beherago eta presaren erregulazioa egin baino lehenagotik, 0,0005917383 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

h) Ura Bardeako Ubidetik hartu eta horniduretarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzen dutenek 0,0028169216 euro ordainduko dute metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

i) Ura Aragoi ibaitik hartu eta hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0018779477 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

j) Ura Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago, hartu eta kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0002816922 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

k) Ura Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunetik behera, hartu eta kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0001877948 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

l) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 303.388,85 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan xedatutakoa, eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek erabaki du Esako urtegiaren 2020ko erregulazio kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2019ko irailaren 3an.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E1912132