192. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Itoizko urtegiaren 2020ko erregulazio kanonaren onespena

Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan eta Konfederazio hidrografikoen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 3. Ustiapen Zerbitzuak Itoizko urtegiaren 2020ko erregulazio kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 16. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2019ko martxoaren 21eko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Konfederazio Hidrografiko honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2019ko apirilaren 9an, Itoizko urtegiaren 2020ko erregulazio kanonaren proposamena onetsi zuen, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2019ko uztailaren 5ean Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki bat argitaratu zen; haren bidez, erabaki zen jendaurrean jartzea Itoizko urtegiaren 2020ko erregulazio kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan:

a) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko I. eta II.1 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 26,8744725061 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.2 eta IV.3 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 27,4721650048 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

c) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko IV.1 sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 28,0698575034 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

d) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.1-2-4-5, IX. eta X. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 28,6675500021 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

e) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko V., VII. eta VIII. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 29,2652425008 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

f) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2015eko erregularizazio sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 29,8629349995 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

g) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2016ko erregularizazio sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 30,4606274981 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

h) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2017ko erregularizazio sektoreetatik eta VI. sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 31,0583199968 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

i) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2018ko erregularizazio sektoreetatik eta XXII., XXIII., XXIV., XXV. eta XXVI. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 31,6560124955 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

j) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa egin baino lehenagokoa badute, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa 2,3454657364 euro ordainduko dituzte hektareako.

k) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa egin baino lehenagokoa badute, 1,9987888926 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

l) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa egin ondokoa badute, 20,9675667402 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

m) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa egin ondokoa badute, 13,8680665202 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

n) Ebroko Ardatza Itoizko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 44.625,85 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.

o) Erabiltzaile hidroelektriko zuzenek, kontzesioa Irati ibaian badute, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, eta agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0084942824 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

p) Emariaren erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Irati ibaian badute, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, eta agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0086332543 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

q) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian badute, Itoizko urtegia eraiki aurrekoa, eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0027994242 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

r) Ebroko Ardatzaren erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian badute, Itoizko urtegia eraiki aurrekoa, eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0028882473 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

s) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Nafarroako Ubidetik edo Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0222241887 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

t) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0071329897 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

u) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0020995682 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

v) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0007036441 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

w) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), erakunde kudeatzaileari 2.903.540,36 euroko erregulazio kanona ordainduko dio.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek erabaki du Itoizko urtegiaren 2020ko erregulazio kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2019ko irailaren 2an.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E1912128