192. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUDAIRI

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 26an, 2/2019 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da bere horretan, hasierako onespenean zegoen bezala. Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

–40.250,00 euroko kreditu berezia gaitzea, izen honetako aurrekontu aplikazioan: 1650-61900.–Argiteria publikoa berritzea; honen bidez finantzatuko da:

87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 16.100,00 euro.

7508002 Argiteria publikoa berritzeko dirulaguntza (energia defizita): 24.150,00 euro.

Guztira: 40.250,00 euro.

Zudairin, 2019ko irailaren 17an.–Kontzejuko burua, Diego Iriarte Oses.

Iragarkiaren kodea: L1912101