192. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Xehetasun-azterketa, Ubaniko 2. poligonoko 15. lurzatian.
Behin betiko onespena

Zabaltzako Udalak, 2019ko apirilaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa, Rodriguez Ezpeleta arkitektoak prestatua, Ubaniko (Zabaltza) 2. poligonoko 15. lurzatiaren lerrokadurak aldatzeko. Horren sustatzaileak dira M.ª Asunción Lecumberri Armendariz, Aquilino Murillo Zaratiegui, Libia Carmen Santesteban Juaniz eta Luis Javier Murillo Zaratiegui. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. eta 72. artikuluetan xedatuari jarraikiz (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Ondotik, xehetasun-azterketaren eduki arauemailea argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluan xedatuari jarraikiz. Halaber, aditzera ematen da erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dela zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita; edo, aurretik eta hautara, errekurtso hauetariko bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arraitzan (Zabaltza), 2019ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Marina Mejías Jimenez.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1911788