192. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Hirigintza-kudeaketako hitzarmena, Zurukuaingo 21. poligonoko 56. lurzatiari dagokiona. Behin betiko onespena

Hasiera batez onetsi zen Zurukuaingo 21. poligonoko 56. lurzatian hirigintzako aprobetxamenduaren %10aren lagapena eskudirutan emateko hirigintza-kudeaketako hitzarmenaren proposamena, Maitane Eraso Azkonak sustatua, eta jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Horren ondorioz, Deierriko Udalak, 2019ko irailaren 12an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz. Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Aritzalan (Deierri), 2019ko irailaren 16an.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L1912025