192. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 1011. lurzatian. Behin betiko onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2019ko irailaren 11n, behin betirako onetsi du Hiri-jarduketarako plan berezia, Etxarri Aranazko udalerriko planeamenduko 3. poligonoko 1011. lurzatian, María Asuncion Garmendia Aguirrek sustatua.

Hasierako onespena 2019ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 1ean, argitaratu zen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako agiria.

Etxarri Aranatzen, 2019ko irailaren 16an.–Jarduneko alkatea, Lur Iosu Larraza Lopez.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1912005