192. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

132/2019 FORU AGINDUA, irailaren 12koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Juan Antonio Sola Ibarra jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Giza Baliabideen Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Juan Antonio Sola Ibarra jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Giza Baliabideen Ataleko burua, kargutik kentzea. Kargu-uzteak 2019ko irailaren 13tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta 2019ko irailaren 12a izanen da azken eguna burutzan aritzeko.

2. Foru agindu hau interesdunari, Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Barne Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 12an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1911822