191. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

49E/2019 EBAZPENA, irailaren 12koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Horren bidez, aurreikusitako laguntzak emateko aurrekontu-kreditua handitzen eta baimentzen da deialdi honetan: eskualdeak suspertzeko planak prestatzeko eta gauzatzeko 2019ko deialdia. DDBN identifikazioa: 450440.

2019ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 30ekoan, eman zen argitara 73E/2019 Ebazpena, maiatzaren 2koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita eskualdeak suspertzeko planak prestatzeko eta gauzatzeko dirulaguntzen 2019ko deialdia.

Aipatu deialdiaren A eta B lerroak finantzatzearen ondoriozko konpromisoak betetzeko, 500.000 euro baimendu ziren, 810001 81100 4819 422203 (Eskualdeetako plan estrategikoak) partida zabalgarriaren kargura, 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legean ezarritakoarekin bat. Horrenbestez, urtean zehar aurrekontuko partida horretan diru erabilgarririk baldin badago, baimendutako gastua handitzen ahalko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Aipatu artikuluak dioen bezala, organo eskudunak deialdiaren modu berean argitaratu beharko du kredituaren gehikuntza. Kasu honetan, banakako ebaluazio araubidea izanik, laguntza-eskaerak aurkezteko ezarritako epea amaitu aurretik argitaratu beharko da, eta argitalpenak ez du ekarriko eskaerak aurkezteko epe berri bat irekitzea, ez eta ebazpenak emateko epe berri bat hastea ere.

Kontuan izanik aurrekontuko baliabideak handitzearen ondorioz kreditu erabilgarria dagoela (Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusiaren irailaren 5eko 14/2019 Ebazpenaren bidez baimendua), eta ikusita zer zuzkidura dagoen eta zenbat eskaera jaso diren, komenigarritzat jotzen da deialdian 200.000 euroko kreditu-igoera gehigarri bat baimentzea, aurkeztu diren eskaerei erantzun ahal izateko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 200.000 euroko kreditu-igoera gehigarri bat baimentzea. Horrela, igoeraren ondorioz, 810001 81100 4819 422203 (Eskualdeetako plan estrategikoak) partidaren kargura laguntza hauetarako esleitutako aurrekontu-kreditu osoa 700.000 euro izanen da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko irailaren 12an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1911820