191. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

Soldatak Bermatzeko Funtsa Erakunde Autonomoa (FOGASA E.A.)

Enkante publikoan 5 landa finka besterentzea Zangozan

Soldatak Bermatzeko Funtsa Erakunde Autonomoaren (FOGASA E.A.) iragarkia, dei egiten duena enkante publikoa egiteko, Zangozako udalerrian dauden FOGASA Erakunde Autonomoaren 5 landa finka besterentzeko. Enkantea prezioa hobetzeko hasierako eskaintzak aurkeztuz eginen da, gutun-azal itxian eta lote bereizietan. (Prozedura zenbakia: enkantea-6/2019).

Enkante publikoaren ekitaldia 2019ko azaroaren 20an eginen da, goizeko 10:00etan, FOGASA Erakunde Autonomoak Nafarroan duen Administrazio Unitate Periferikoan (Sarasate pasealekua, 1-3. solairua, Iruñeko 31011 posta kodea, Nafarroa).

Bi gutun-azalak itxita eta bereizita aurkeztuko dira, iragarki hau argitaratzen denetik 30 egun naturaleko epean, edo Estatuko Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzen denetik, geroago egiten bada.

Eskaintzak toki hauetan aurkezten ahalko dira: FOGASA Erakunde Autonomoaren Idazkaritza Nagusiaren Erregistro Zentralean (Sagasta kalea, 10, 28004 Madril), goizeko 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara astelehenetik ostegunera; FOGASA Erakunde Autonomoak Nafarroan duen Administrazio Unitate Periferikoaren Erregistroan (Sarasate pasealekua, 1-3. solairua, Iruñeko 31011 posta kodea, Nafarroa) goizeko 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera; edo beste edozein erregistro ofizial erabiliz edo posta zerbitzuaren bidez, 2019ko irailaren 11n onetsitako baldintza-agiriaren 8.1 klausulan xedatutakoarekin bat. Agiri hori FOGASA Erakunde Autonomoaren azpi-egoitza elektroniko honetan kontsultatzen ahalko da: https://sede.fogasa.mitramiss.gob.es, tramite eta zerbitzuen atalean, kontratatzailearen profilaren azpiatalean, edo zuzenean helbide elektroniko honetan: https://sede.fogasa.mitramiss.gob.es/CONTRATANTE/gestion/detalleConcurso.xhtml?numExpediente=Subasta-6-2019.

Enkantearen xede den higiezinaz informazioa eskatzen ahalko da, edo bertara bisitan joateko hitzordua eskatu FOGASA Erakunde Autonomoak Nafarroan duen Administrazio Unitate Periferikoan, 948 17 07 02 telefonoan edo FOGASA Erakunde Autonomoaren Idazkaritza Nagusiaren egoitzan, Ondare Unitateari zuzenduta (91 363 82 30 telefonoa), edo posta elektronikoaren helbide honetara bidaliz: faraujoc@fogasa.mitramiss.es.

Ondasuna besterentzeko negozio juridikoaren ondorioz sortutako gastuak adjudikazio-hartzaileak hartuko ditu bere gain, baldintza-agiriaren 14.3 klausulan aurreikusitakoarekin bat.

Lizitatzaileak lote guztietarako, baterako edo batzuetarako aurkezten ahalko du eskaintza.

ONDASUNEN DESKRIPZIOA

1. lotea.–Erregistroan 3116 zenbakia duen finka.

Landa finka.–Alor bat Los Buralesen, Zangozako jurisdikzioan.

Azalera: hektarea bat, 58 area, 50 zentiarea.

Mugak: iparraldean, Jorge Ozcoidi; hegoaldean, Leandro San Miguelen oinordeak; eta mendebaldean San Miguel bera.

Erregistroko inskripzioa:

6. inskripzioa, 2016ko apirilaren 4koa, Agoizko Jabetza Erregistroko (Nafarroa) 2444. liburukia, 105. liburua, 91. orria.

Finkaren gaineko kargak:

Likidazio hitzarmenaren karga dauka; izan ere, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiaren ordainketen etendurari buruzko 78/96 zenbakiko epaiketaren autoetan eman zen hitzarmen hori, eta horrek eragin zuen 5. inskripzioa, 1997ko uztailaren 23an.

Karga hori besterik gabe desagertuko da Jabetza Erregistroan salerosketaren eskritura publikoa inskribatzen denean.

Afekzioa:

Lau urtez ordaindu beharko du igortzen den zerga-likidazioa, halakorik bada, eta autolikidazioan salbuetsirik dagoela deklaratu da, Agoizko 6. inskripzioaren bazterrean dagoen ohar baten arabera (2016ko apirilaren 4koa).

Katastroko erreferentzia: 310000000002248026SD, poligonoa: 3, lurzatia: 364 (zati bat).

Ondasuna balioestearen ondorioetarako hartutako azalera baldintza-agiriaren 4.1 klausulan deskribatuta dago.

Lizitazioaren zenbatekoa: bederatzi mila, seiehun eta berrogeita hamazortzi euro eta bederatzi zentimo (9.658,09 euro).

Bermearen zenbatekoa: laurehun eta laurogeita bi euro eta laurogeita hamar zentimo (482,90 euro).

2. lotea.–Erregistroan 823 zenbakia duen finka.

Landa finka.–Mahasti bat Los Burales alderdian, Zangozako jurisdikzioan.

Azalera: 23 area eta 2 zentiarea.

Mugak: ipar eta ekialdean, Rosario Carlos; hegoaldean, Pastorizako erretena, eta mendebaldean, Emilio Sanz.

Erregistroko inskripzioa:

13. inskripzioa, 2016ko apirilaren 4koa, Agoizko Jabetza Erregistroko (Nafarroa) 2444. liburukia, 105. liburua, 94. orria.

Finkaren gaineko kargak:

Likidazio hitzarmenaren karga dauka; izan ere, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiaren ordainketen etendurari buruzko 78/96 zenbakiko epaiketaren autoetan eman zen hitzarmen hori, eta horrek eragin zuen 5. inskripzioa, 1997ko uztailaren 23an.

Karga hori besterik gabe desagertuko da Jabetza Erregistroan salerosketaren eskritura publikoa inskribatzen denean.

Afektazioa:

Lau urtez ordaindu beharko du igortzen den zerga-likidazioa, halakorik bada, eta autolikidazioan salbuetsirik dagoela deklaratu da, Agoizko 13. inskripzioaren bazterrean dagoen ohar baten arabera (2016ko apirilaren 4koa).

Katastroko erreferentzia: 310000000002248026SD, poligonoa: 3, lurzatia: 364 (zati bat).

Ondasuna balioestearen ondorioetarako hartutako azalera baldintza-agiriaren 4.1 klausulan deskribatuta dago.

Lizitazioaren zenbatekoa: mila eta laurehun eta bi euro eta hirurogeita hamaika zentimo (1.402,71 euro).

Bermearen zenbatekoa: hirurogeita hamar euro eta hamahiru zentimo (70,13 euro).

3. lotea.–Erregistroan 2007 zenbakia duen finka.

Landa finka.–Lehorreko alor bat, zatiezina, Pastoriza edo Los Burales alderdian, Zangozako jurisdikzioan.

Azalera: 74 area eta 68 zentiarea.

Mugak: iparraldean, Emilio Sanz eta Udala; ekialdean erretena, eta mendebaldean, berea.

Erregistroko inskripzioa:

10. inskripzioa, 2016ko apirilaren 4koa, Agoizko Jabetza Erregistroko (Nafarroa) 2444. liburukia, 105. liburua, 88. orria.

Finkaren gaineko kargak:

Likidazio hitzarmenaren karga dauka; izan ere, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiaren ordainketen etendurari buruzko 78/96 zenbakiko epaiketaren autoetan eman zen hitzarmen hori, eta horrek eragin zuen 9. inskripzioa, 1997ko uztailaren 23an.

Karga hori besterik gabe desagertuko da Jabetza Erregistroan salerosketaren eskritura publikoa inskribatzen denean.

Afekzioa:

Lau urtez ordaindu beharko du igortzen den zerga-likidazioa, halakorik bada, eta autolikidazioan salbuetsirik dagoela deklaratu da, Agoizko 10. inskripzioaren bazterrean dagoen ohar baten arabera (2016ko apirilaren 4koa).

Katastroko erreferentzia: 310000000002248026SD, poligonoa: 3, lurzatia: 364 (zati bat).

Ondasuna balioestearen ondorioetarako hartutako azalera baldintza-agiriaren 4.1 klausulan deskribatuta dago.

Lizitazioaren zenbatekoa: lau mila bostehun eta berrogeita hamar euro eta berrogeita hamazortzi zentimo (4.550,58 euro).

Bermearen zenbatekoa: berrehun eta hogeita zazpi euro eta berrogeita hamahiru zentimo (227,53 euro).

4. lotea.–Erregistroan 3699 zenbakia duen finka.

Landa finka.–Lehorreko alor bat, zatiezina, Los Burales de Pastoriza alderdian, Zangozako jurisdikzioan.

Azalera: 74 area eta 78 zentiarea.

Mugak: iparraldean, Andrés Carlos; hegoaldean, María Teresa Olleta; ekialdean, ureztatzeko erretena; eta mendebaldean, zatitutako lurzati bat, udalari saldu zitzaiona.

Erregistroko inskripzioa:

5. inskripzioa, 2016ko apirilaren 4koa, Agoizko Jabetza Erregistroko (Nafarroa) 2444. liburukia, 105. liburua, 85. orria.

Finkaren gaineko kargak:

Likidazio hitzarmenaren karga dauka; izan ere, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiaren ordainketen etendurari buruzko 78/96 zenbakiko epaiketaren autoetan eman zen hitzarmen hori, eta horrek eragin zuen 4. inskripzioa, 1997ko uztailaren 23an.

Karga hori besterik gabe desagertuko da Jabetza Erregistroan salerosketaren eskritura publikoa inskribatzen denean.

Afekzioa:

Lau urtez ordaindu beharko du igortzen den zerga-likidazioa, halakorik bada, eta autolikidazioan salbuetsirik dagoela deklaratu da, Agoizko 5. inskripzioaren bazterrean dagoen ohar baten arabera (2016ko apirilaren 4koa).

Katastroko erreferentzia: 310000000002248026SD, poligonoa: 3, lurzatia: 364 (zati bat).

Ondasuna balioestearen ondorioetarako hartutako azalera baldintza-agiriaren 4.1 klausulan deskribatuta dago.

Lizitazioaren zenbatekoa: lau mila eta bostehun eta berrogeita hamasei euro eta hirurogeita zazpi zentimo (4.556,67 euro).

Bermearen zenbatekoa: berrehun eta hogeita zazpi euro eta laurogeita hiru zentimo (227,83 euro).

5. lotea.–Erregistroan 7721 zenbakia duen finka.

Hiri finka.–Orube bat, Los Burales de Pastoriza izeneko alderdian dagoena, Zangozako jurisdikzioan; angeluzuzena da eta aerodromotarako erabiltzen da.

Azalera: 105.807 m².

Mugak: iparraldean, Pastorizako erretena; hegoaldean, Pastorizako erretena; ekialdean finka nagusiaren gainerakoa eta 1. poligonoko 27., 28., 36., 37., 38., 39., 40., 44., 47., 48., 51. eta 55. lurzatiak; eta mendebaldean, Pastorizako bidea.

Erregistroko 7721. finka (FOGASA Erakunde Autonomoaren inbentarioko zenbakia: 643), hiri finkaren kalifikazioa duena, landa finka bat da errealitatean, Zangozako Udalak 2019ko apirilaren 16an emandako txosten baten arabera.

Erregistroko inskripzioa:

4. inskripzioa, 2016ko apirilaren 4koa, Agoizko Jabetza Erregistroko (Nafarroa) 2444. liburukia, 105. liburua, 154. orria.

Finkaren gaineko kargak:

Likidazio hitzarmenaren karga dauka; izan ere, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiaren ordainketen etendurari buruzko 78/96 zenbakiko epaiketaren autoetan eman zen hitzarmen hori, eta horrek eragin zuen 3. inskripzioa, 1997ko uztailaren 23an.

Karga hori besterik gabe desagertuko da Jabetza Erregistroan salerosketaren eskritura publikoa inskribatzen denean.

Afekzioa:

Lau urtez ordaindu beharko du igortzen den zerga-likidazioa, halakorik bada, eta autolikidazioan salbuetsirik dagoela deklaratu da, Agoizko 4. inskripzioaren bazterrean dagoen ohar baten arabera (2016ko apirilaren 4koa).

Katastroko erreferentzia: 310000000002248026SD, poligonoa: 3, lurzatia: 364 (zati bat).

Ondasuna balioestearen ondorioetarako hartutako azalera baldintza-agiriaren 4.1 klausulan deskribatuta dago.

Lizitazioaren zenbatekoa: hirurogeita lau mila laurehun eta hirurogeita hamabi euro eta laurogeita bat zentimo (64.472,81 euro).

Bermearen zenbatekoa: hiru mila berrehun eta hogeita hiru euro eta hirurogeita lau zentimo (3.223,64 euro).

Titulartasuna:

Finkak FOGASA O.A.ren jabetzakoak dira, eta 000224/2015 zenbakiko dekretuaren bidez adjudikatu zitzaizkion, Agoizko (Nafarroa) Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiaren 0000108/2014 zenbakiko hipoteka betearazpenean (2015eko uztailaren 31koa).

Salerosketaren agiri administratiboan jaso beharko da finkak dauden horretan besterenduko direla, eta erosleak badakiela zein diren higiezinen baldintza fisikoak, juridikoak eta erregistroari eta hirigintzari dagozkienak, eta onartzen dituela.

Enkantearen prozeduran parte hartzeko ezinbestekoa da bermea eratzea, baldintza-agiriaren 7. klausulan ezartzen denarekin bat.

Bermea eratzeko tokia eta modua:

Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiko Gordailuen Kutxa Nagusian, edo Ekonomia eta Ogasuneko ordezkaritzetan dauden haren sukurtsaletan, Soldatak Bermatzeko Funtsa Erakunde Autonomoaren alde (IFZ: Q2819014H), Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 108. artikuluan aurreikusitako bideetako edozein erabiliz, Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legearen Erregelamendu Orokorra onetsi zuen urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuaren 56. artikulutik 58.era bitarteko artikuluetan eskatzen diren baldintzekin.

Bermea eratu izanaren gordekina eta gainerako dokumentazioa 1. gutun-azalean sartuko dira. Eskaintza ekonomikoa 2. gutun-azalean sartuko da (baldintza-agiriko 9. klausula).

Madrilen, 2019ko irailaren 19an.–Soldatak Bermatzeko Funtsa Erakunde Autonomoaren idazkari nagusia, Isabel Herranz Donoso.

Iragarkiaren kodea: E1912233