191. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Ziaurrizko Kontzejuari eskuordetzea karriken, hiri barneko bideen eta lorategien (zolatzea, kontserbazioa eta mantentze-lanak) gaineko eskumenak

Odietako Udalak, 2019ko irailaren 10ean egindako osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa zuela:

Lehenbizikoa.–Ziaurrizko Kontzejuari eskuordetzea karriken, hiri barneko bideen eta lorategien (zolatzea, kontserbazioa eta mantentze-lanak) gaineko eskumenak, bere mugartean, honako baldintza hauekin bat:

–Eskuordetzea modu iraunkorrean eginen da, eta 2019ko irailaren 1a izanen da horren efektu-data; noiznahi ere erreboka daiteke.

–Eskuordetzearen edukia, norainokoa eta baldintzak hauek dira: karriken, hiri barneko bideen eta lorategien zolatzea, kontserbazioa eta mantentze-lanak. Espazio publikoak (hornidurak) eta lorategiak sortzea, eraikitzea, kontserbatzea eta mantentzea.

–Ziaurrizko Kontzejuak eskumen horiek bere gain hartzearen ondoriozko jarduketak finantzatzeko, portzentaje bat izanen du Odietako Udalak trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko udal zergatik jasotako diru-kopurutik, hain zuzen ere Ziaurritzen helbideratutako ibilgailuei dagokienez. Horretarako, Udalak, urtero, behar den diru-kopurua likidatuko du.

Bigarrena.–Eskuordetutako eskumena Ziaurrizko Kontzejuak onartutakoan gauzatuko da erabaki hau.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Odietako Udalari igortzea, behar diren ondorioetarako.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuaren edukiarekin (lege horren bidez tratatu zen Herri Administrazioen Araubide Juridikoa).

Erripan (Odieta), 2019ko irailaren 10ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1911864