191. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

2, 3 eta 4/2019 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2019ko uztailaren 25ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketa egiteko 02, 03 eta 04 espedienteak.

2019ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 19an, aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

02/2019 espedientea

Kreditu berezia

1 9200 22799 Zahartze aktiboa aztertzeko proiektua, 10.769,00 euro.

Finantzaketa:

1 4508007 Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza,

1 87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako, 4.769,00 euro.

03/2019 ESPEDIENTEA

Kreditu berezia

1 15333 53500 Hiri altzariak erostea, 4.000,00 euro.

Finantzaketa:

1 87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako, 4.000,00 euro.

04/2019 ESPEDIENTEA

Kreditu berezia

1 9200 2270500 Hauteskunde prozesuen gastuak, 1.500,00 euro.

Finantzaketa:

1 87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako, 1.500,00 euro.

Itzan, 2019ko irailaren 13an.–Alkate udalburua, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1911896